NOR GAREN/QUIENES SOMOS
MUGAT irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Zaintza etxean jaso nahi duten adinekoei eta mendekoei aukera bat emateko sortua da. Izan ere, premian daudenen bizi-kalitatea hobetzen lagundu nahi dugu, bizi daitezen beren etxean zainduta, beren erara eta beren ohiturekin. Horregatik, MUGATek adineko eta mendeko bakoitzaren autonomia pertsonala sustatzen du eta pertsona guztiei zor zaien erabakitzeko ahalmena bideratzen du: bakoitzak desiratzen duen zaintza kudeatzen laguntzen dugu.
MUGATen pertsonekin batera hazi
nahi dugu, erabiltzaileek eta beren familiek aurkitzen dituzten oztopoak
gainditzen lagundu, bizi-kalitate hobeago baten bila. Horregatik, autonomia
pertsonala indartzen eta norberaren gaitasunak
sustatzen saiatzen gara, bakoitza bere
bizitzaren parte-hartzailea eta jabea izan dadin eta, hartara, nola zaindua
izan nahi duen bere ekimenez erabaki dezan. Baina,
ahaztu gabe familia puzzlearen atal nagusia dela eta denok prozesu honen
partaideak garela.
- Irati Aranguren Etxaide:diplomaduna Gizarte Lanean eta lizentziaduna Gizarte eta Kultir Antropologian. Esperientziaduna Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuen gestioan eta koordinazioan (egunerkoan nahiz gauekoan), eta formakuntzaduna adinekoan nahiz mendekoen alorren.
- Jone Esnal Elosua: Gizarte Hezkuntzan graduatua eta Familia Esku-hartzean postgradua. Kolektibo desberdinekin lanean jarduna; besteak beste, familia etorkinei zuzendutako pisuak, bazterketa soziala pairatzen duen jendeari zuzendutako egoitza, harrera etxeak eta haurren zein nerabeen aisialdia. Nire interes nagusia pertsonen arteko harremanak dira, autonomia eta mendekotasunaren arteko jolasa, gure bizitzako oinarri oso garrantzitsu bat harreman horietatik sortzen diren elkar zaintza lanak direla azpimarratuz, batez ere familiaren nukleoan sortzen direnak.
Sobre nosotras:
- Irati Aranguren Etxaide: diplomada en Trabajo Social y licenciada en Antropología Social y Cultural. Experiencia en Servicios Sociales de Base de Ayuntamiento y tanto en gestión como coordinación del Servicio de Ayuda Domiciliaria (modalidades diurna y nocturna). Formada en el ámbito de personas mayores y dependientes.
- Jone Esnal Elosua: Graduada en Educación Social y postgrado en Intervención Familiar. Experiencia en varios ámbitos; entre otros, pisos para familias inmigrantes, residencia para personas en exclusión social, casas de acogida de menores y tiempo libre de niños y adolescentes. Mi interés principal son las relaciones entre personas, el juego entre la autonomía y la dependencia, subrayando que los trabajos de cuidados mutuos que proceden de esas relaciones son una base muy importante de nuestras vidas, sobre todo las que se construyen en el núcleo familiar.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina